Irrati-telebista publiko
Irrati-telebista publikoa helburu nagusia zerbitzu publikoa duen irrati eta telebista (eta beste hedabide) igorlea da. Irrati-telebista publikoen finantzazioa hainbat iturritakoa izan daiteke, hala nola zergak, norbanakoen ekarpenak, finantziazio publikoa edo iragarkiek egindakoa.
Publikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduaren zati handi batek telebistaren ekintza zerbitzu publiko bezala ulertzen du eta honek telebistaren garapenean eragin handia izan du. Hau da, botere publikoek ulertzen dute telebistaren ezaugarri bereziak direla eta, erregulazio desberdina eduki behar duela gainerako hedabideekin alderatuz. Telebistaren zerbitzu publikoaz hitz egiten dugunean Estatuak irrati-frekuentziaren espektroaren jabe dela esan nahi dugu, hau da, Estatuak onartu eta ematen ditu frekuentziak eta operadore desberdinei emisio lizentziak. Horrela, estatuak legediaren bitartez baimentzen du eta definitzen du nor eta nola (baldintza batzuen menpe) izan daitekeen operadore. Beraz, parametro orokor batzuk markatuak daude operadore guztientzako, adibidez: programazioaren edukietan minimoak markatuz.
Hala ere, desberdindu behar ditugu telebista publikoa eta zerbitzu publikoa. Espainian telebista ekintza guztia zerbitzu publiko kontsideratzen da, horrela legediaren parte bat telebista-etxe guztiei aplikagarria da, adibidez: publizitatearen emisio maximoaren denbora, edota programa bortitzak emititzeko ezintasuna gaueko hamarrak baino lehenago...
Ereduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerraren bukaeran telebista bi eredu gailendu ziren munduan. Alde batetik, eredu europarra. Horren arabera telebista ulertu egin behar da estatuak gestionatu beharreko zerbitzu publiko bezala, eta horren funtzionamendu zuzena ezinbesteko da jendartearentzat. Bestalde, Estatu Batuetako eredua egongo litzateke, merkatu pribatuan garatu dena, estatuak ezin du ez gestionatu, ez esku hartu telebistan, eta ez ditu edukirik produzitzen.
Eredu europarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa osatzen duten herrialdeen arabera era desberdinean garatu egin da eredua, hala ere, telebista nazionalen eraketan sisteman minimo komunak mantendu egin dituzte. Estatu gehienek esku hartze handia eduki dute produkzio eta gestio aldetik. Hasiera batean, estatuko administrazio zentralek indar guztiak jarri zituzten estatu osora helduko zen telebista kate bat gestionatzeko, horren finantziazioa kanon deituriko zerga baten bidez egiten zen nagusiki Europan.
Herritarrak informatzeko, hezteko eta entretenitzeko tresna ezin hobe moduan ulertzen zen telebista, ideia hau proiektu guzti hauen oinarrian kokatzen da. Telebista esparru publiko berri eta ezinbestekoa bihurtu zen demokraziarako, horrela bermatu behar zuen adierazpen askatasuna eta pluraltasuna. Europan jaiotako hedabideen artean eredu paregabe bihurtu da Ingalaterrako BBC (British Broadcasting Corporation), mundu osoan erreferente bilakatuz.
Estatu Batuetako eredua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu Batuetako ereduan telebistaren garapena eta ikuskera bera oinarri pribatuetan eraikia izan da. Hau da, telebistaren ekintza guztia enpresa pribatu eta komertzialen esku dago, networks izena hartu dutenak. Hauek, gutxika telebista-etxetako kateak lurralde osotik zabaltzen joan ziren. Hala ere, estatuak botere kuota txiki bat badauka sistemaren funtzionamenduan, FCC (Federal Comunications Commission) erakundearen bitartez gestionatzen duena.
1950eko hamarkadan FCCk estatuko ikus-entzunezko sistemaren ordenamenduaren gaineko arau garrantzitsu bat onartu egin zuen. Arauarekin limite zehatza ezarri zuen kate bakoitzak izan zitekeen emisora kopuruari (gehien jota 7), horrez gain, programen produkzioa debekatu egin zien kateei, Hollywood-eko enpresa erraldoiei kateen jabe izatea galaraziz. Panorama egonkortu egin zen hiru network indartsuekin NBC, CBS eta ABC.
Eragin soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizi garen gizartean eragina duten milaka faktore daude. Telebista sozialki eragina duen faktore garrantzitsuenetakoa da. Egin diren ikerketa askotan ikusten da eragina duela gizabanakoan eta gero eta eragin handiagoa duela adierazi da. Telebista internetekin batera gehien ikusten den hedabidea da. Gainera, klase sozial, herrialde desberdineko eta kultura ezberdineko pertsonek kontsumitzen dute. Beraz, gizarteari mezuak, modak, erabakiak… zabaltzeko tresna egokiena da. Batez ere, telebistan irudiak, bideoak, ahotsa, musika… erabiltzen delako.
Telebistak gizartean sortzen duen eragin hori positiboa izan daiteke baina negatiboa ere izaten da askotan. Izan ere, telebistan kate publikoak eta pribatuak daude eta kate horiek konpainia batek kudeatzen dituzte gehienetan. Enpresa horiek dituzten xedeak lortzeko, audientziari eta aurrekontuari begiratuz, beraien programak sortzen eta moldatzen dituzte eta eduki hori gizartearentzat positiboa edo negatiboa izan daiteke.
Ekintza hau kontrolatzen saiatzen den legedia existitzen da eta berritzen joaten da, hala ere, oso zaila da telebistan ematen den programazioa kontrolpean izatea. Gainera, telebistako programa bat ikusten ari den pertsonari buruzko informaziorik ez dago. Esate baterako: ume batek telenobela bat ikus dezake, nahiz eta eduki hori 13 urtetik gorakoentzakoa izan.
Eragina desberdina da adinaren, sexuaren, egoera sozialaren… arabera. Telebistak gehien eragiten dienei umeak dira. Umea denean azkarrago ikasten da dena eta imitatzeko joera dago. Beraz, umeek ikusten duten ia guztia imitatzen saiatzen dira egoera hori ona edo txarra den pentsatzen jarri gabe. Zenbait umerentzat, telebistan agertzen edo erakusten den mundua erreal edo egiazko bezala ikusten dute. Hau horrela izanda, nahiz eta legedia hor egon, gurasoak ez daude beti umeen gainean, eta gurasoek uste dute umea telebista ikusten ari den bitartean, influentzia ona izango dela. Baina marrazki bizidunak ikusten egon beharrean, hilketen inguruko notiziak edo biolentzia erakusten duten edukiak ikusten egon daiteke.Urteetan zehar egiten diren ikerketek adierazten dute gero eta nagiagoak garela eta telebista ikustean gizartearekiko bakantze prozesu bat dagoela. Gainera, alferkeriarekin gizentasunerako bide sortzen duela.
Beste eragin garrantzitsu bat da, telebistako programetan eta batez ere telenobeletan: klase sozialen arteko desberdintasuna eta zoriontasuna erakusten dela, gizonak egonkortasuna, arrazonamendua dutenak direla eta emakumeak ezkontzean diruan bakarrik pentsatzen dutela … Guzti horrek gizartean negatiboki eragiten du, berdintasunaren aurka egiten duelako. Gainera, telebistan agertzen diren emakume gehienak ederrak, gazteak eta gorputz argala dutenak izaten dira eta honekin batez ere nerabetasunean dauden nesketan eragin negatiboa sor dezake, uste dutelako bizitzan zerbait lortzeko ederra izan behar zarela. Mutilak aztertuz gero, konturatzen gara adin, gorputz eta beste zenbait faktore desberdin daudela beraien artean.
Gizartea mobilizatzeko edo munduan gertatzen denaz ohartzen da ikuslea. Adibidez errepidean uhala eta gidatzean alkoholik ez edatearen iragarkiek ondorio positiboak izan dituzte eta hildako gutxiago egotea ahalbideratu du. Gai honekin jarraituz, telebista publikoa inpartziala izan behar da eta gertaerei buruz egi osoa azaldu behar du, ikuspuntu ezberdinetatik kontatuz. Bere helburua nagusia informatzea da. Baina telebista publikoetan, zuzendaria gobernuan dagoen alderdiak hautatu izan du eta horrek, boterea duenaren alde egiteko joera izan du. Guzti honek, gai bati buruzko neutraltasuna manipulatu dezake eta ikusleen iritzian negatiboki eragin. Hau da, pertsona edo partidu baten inguruan beti rol bera jarriz gero, gizarteak subjektu hori era horretan ikusiko du, estereotipo horrekin.
Gehienetan, kate publikoek eragin positiboa izaten du gizartearekiko. Umeen ordutegia denean saiatzen dira marrazki bizidunak eta umeen hezkuntza hobetzen; dokumentalak ematen dituzte, legeak errespetatzen dituzte… Guzti honek gizartearen kulturalizaziora eramaten du eta munduan gertatzen denaz gehiago jakiteraz.
Gizarteari orokorrean positiboki eragiten dio, munduan gertatzen dena ikusten dutelako eta gauza berriak ikasten direlako. Baina kontuan izan behar da konpainiak eta publizitatea hor daudela bakoitzaren helburuekin eta horrek negatiboki eragin dezakeela.Publizitatearekin ikuslea produktuak erostera bultzatu nahi du, zerbait falta zaionaren ustea zabalduz ikusleengan. Erosleak bilatu nahi dira eta kontsumismora eramaten du publizitateak. Iragarkiekin nahi dena da pertsonek produktuak erostea, falta hori sortuz eta erosiz gero animikoki edo sozialki ikuslea hobeto sentituko dela sinestarazi nahi du.
Irrati-telebista publikoen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argentinan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Canal 7 Argentina — Argentina
- Canal 10 - Tucumán — Tucumán, Argentina
- Canal 10 - Rio Negro — Rio Negro, Argentina
- Canal 10 - Cordoba — Cordoba, Argentina
Brasilen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanadan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Knowledge — British Columbia
- Saskatchewan Communications Network — Saskatchewan
- Télé-Québec — Quebec
- TFO — Ontario
- TVOntario — Ontario
- CKUA — Alberta
- CJRT-FM — Toronto, Ontario
- CFTU-TV — Montreal, Quebec
Txilen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonbian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Costa Rican
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Canal 13 (SINART) — Costa Rica
- Canal 15 (Universidad de Costa Rica) — Costa Rica
Kuban
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekuadorren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- National Public Radio
- Public Broadcasting Service
- Wisconsin Public Television
- Minnesota Public Radio
Uruguain
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- TNU - Televición Nacional de Uruguay
- S.O.D.R.E - Servicio Oficial Radioletrico
Venezuelan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikan eta Ekialde Hurbilean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SABC - Hego Afrika
- Botswana Television - Botswana
- GBC - Ghana
- Televisão Pública de Angola - Angola
- SNRT - Maroko
- ENTV & TPA - Aljeria
- ERTU - Egipto
- LJBC - Libia
- LBS - Liberia
- Israel Broadcasting Authority - Israel
- IRIB - Iran
- Télé-Liban - Libano
- Al Jazeera - Qatar
- JRTV - Jordania
- Abu Dhabi TV - Arabiar Emirerri Batuak
- Syrian Television - Siria
- NTA - Nigeria
- FRCN - Nigeria
Asian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taiwanen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Taiwan Broadcasting System (台灣公共廣播電視集團|TBS)
- Radio Taiwan International (中央廣播電台|RTI)
- National Education Radio (國立教育廣播電臺|NER)
- Police Radio Station (警察廣播電台|PRS)
- Taipei Broadcasting Station (台北廣播電台|TBS)
- Kaohsiung Broadcasting Station (高雄廣播電台|KBS)
Hong Kongen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Radio Television Hong Kong (香港電台|RTHK)
Macaon
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teledifusão de Macau (澳門廣播電視股份有限公司 "澳廣視"|TDM) - Macao
Indonesian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Televisi Republik Indonesia (TVRI) - Indonesia
Malaisian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Radio Televisyen Malaysia (RTM) - Malaisia
Singapurren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brunei Darussalamen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asian barrena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pakistan Television Corporation - Pakistan
- Educational Broadcasting System - Hego Korea
- Korean Broadcasting System - Hego Korea
- Munhwa Broadcasting Corporation - Hego Korea
- NHK - Japonia
- Prasar Bharati - India
- Nepal Television (NTV) - Nepal
- Vietnam Television - Vietnam
- Thai Public Broadcasting Service - Thailandia
- National Broadcasting Network - Filipinak
Ozeanian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko Timor
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeelanda Berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ARD — Alemania
- Arte — Frantzia / Alemania
- BBC — Erresuma Batua
- BNT — Bulgaria
- BRF — Belgika
- BVN — Flandria eta Herbehereak
- Česká televize — Txekia
- Channel 4 — Erresuma Batua
- Danmarks Radio — Danimarka
- Duna TV— Hungaria
- EITB — Euskal Herria
- ERT — Grezia
- ETV — Estonia
- France Télévisions - Frantzia
- GBC — Gibraltar
- KNR — Groenlandia
- HRT — Kroazia
- LRT — Lituania
- LTV — Letonia
- Magyar Televízió — Hungaria
- MRT — Mazedoniako Errepublika
- NRK — Norvegia
- NTKU - Ukrainia
- ORF — Austria
- Polish Radio - Polonia
- PBS — Malta
- Nederlandse Publieke Omroep — Herbehereak
- RTP — Portugal
- Radio France
- Radio France Internationale
- Ràdio i Televisió d'Andorra — Andorra
- RAI — Italia
- RAS — Italia
- RTBF — Valonia, Belgika
- RTCG — Montenegro
- RTÉ — Irlanda
- RTS — Serbia
- RTSH — Albania
- RTK - Kosovo
- RTV Slovenija — Eslovenia
- RTVE — Espainia
- RÚV — Islandia
- S4C — Gales
- Sjónvarp Føroya — Faroe
- SRG SSR idée suisse — Suitza
- STV — Eslovakia
- SVT - Sveriges Television — Suedia
- SR - Sveriges Radio — Suedia
- UR — Suedia
- TG4 — Irlanda
- TVP — Polonia
- Televisió de Catalunya — Katalunia
- TVR — Errumania
- TRT — Turkia
- VRT — Flandria, Belgika
- Yleisradio — Finlandia
- ZDF — Alemania
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat orrialde honetatik[Betiko hautsitako esteka] igo da, CC-BY-SA Aitortu/Partekatu 3.0 lizentzia baliatuz.